Gernikarren eta hernaniarren arteko lehia Urbietan, bihar
Amaiur Torneoaren 3. jardunaldian Gernika Rugby Taldearen eta Hernani CREren arteko derbiaz gozatzeko aukera izango dute zaleek Urbietan, bihar.17:30ean hasiko da norgehiagoka. Hernani talde indartsua eta esperientziaduna dela jakinda, partida gogorra ...
17:30ean hasiko da norgehiagoka. Hernani talde indartsua eta esperientziaduna dela jakinda, partida gogorra izango dela ondo dakite basurdeek.
Baina orain arteko jardunaldietan moduan, gozatzera zelairatuko direla adierazi du Julene Uriarte taldeko kapitainak: «Urte asko daroaz taldeak, ez da partida erraza, baina gu ondo pasatzera joango gara».
Gero eta talde trinkoagoa osatzen ari direla zehaztu du. Apurka-apurka zelaian talde bat izatea lortzen ari dira, eta gustura daude.
Bihar giro polita egotea espero dute. Orain arteko partidetan legez, etxeko zaleen babesa eskertuko dute: «Familiakoak eta lagunak egoteak nolabaiteko segurtasuna ematen digu».
Hilaren 8an moduan, bihar ere Lourdes fruitu dendak emandako otzara osasungarria zozkatuko dute.
Gogotsu
Pozik eta gogotsu hasi dute torneoa: «Ikasteko eta lehiarako jarrera baditugu, gogorik ez zaigu falta». Biharko neurketaren moduan, hemendik aurrerako denak esperientzia duten taldeen kontra jokatuko dituztela azaldu du kapitainak. Esaterako, jardunaldi horren ostean, La Unica Neskak taldearen kontra jokatuko dute. «Esperientzia daukan taldea da, gainera, indartsu, eginahalean ari dira, Ohorezko Mailan jokatzeko sailkatu nahi dutelako».
Amaiur Torneoa taldea osatzeko eta esperientzia hartzeko txapelketa da basurdeentzat, eta zailena eta gogorrena urtarriletik aurrera etorriko dela badakite: «Orduan hasiko da benetako liga».