Ikasturte berrirako bilera deitu du Elai Alai dantzari taldeak
KULTURA// Gernika-Lumoko Elai Alai dantzari taldeak ikasturte berria hasteko bilera egingo du urriaren 25ean, 17:30ean, Pasealekuko frontoian. Bertan, entsegu orduak adostuko dituzte guztien artean. Euskal dantzak eta ohiturak ikasi nahi dituztenentzak...
KULTURA// Gernika-Lumoko Elai Alai dantzari taldeak ikasturte berria hasteko bilera egingo du urriaren 25ean, 17:30ean, Pasealekuko frontoian. Bertan, entsegu orduak adostuko dituzte guztien artean. Euskal dantzak eta ohiturak ikasi nahi dituztenentzako aukera honetan hartuko dituzten gazteenak 2009an jaiotako neska-mutilak izango dira.