Andoni Lariz Madrilgo Auzitegi Nazionalera eraman dute
AndoniĀ Lariz preso ziortza-bolibartarrak ezin izango du gaur [urriak 22] etxera itzuli. Gaur goizean Uzerchetik irten, eta 15:00ak aldera, Perpinyako mugan utziko zutela esan zieten Andoni Lariz berak senideei, atzo egindako dei baten bidez. Baina 16:30ak aldera, Espainiako Polizia Nazionalak ibilgailuan sartu eta Madrilgo Espainiako Auzitegi Nazionalera eraman dutela jakitera eman dute Andoni Larizen zain zeuden senideek. “Jonqueran utzi dute Espainiako Polizia Nazionalaren esku eta handik Perpinyara joan eta Madrilgo bidea hartu dute”.
Perpinya arteko bidaia luzea egin ondoren, nahigabetuta eta kezkatuta geratu dira senideak. Jakin izan dutenez, astelehenera arte ezin izango du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro, eta ordura arte Madrilen edukiko omen dute. Senideek ez dakite non egongo den.