Espero zutena baino lagun gehiagok hartu dute parte, gaur goizean [urriak 22], Ondarroako Alamedatik Errenteriaraino egin den irteera inklusiboan. Ekimenaren helburua bestelako beharrak dituzten umeak ere badaudela ikustarazi eta herritarrak sentsibilizatzea izan da, eta
275 lagunek bat egin nahi izan dute Ondarroako Gizarte Ongizarte Batzordeak bultzatutako sentsibilizazio kanpaina bereziaren barruan, Karenka Guraso Elkarteak antolatutako ekitaldiagaz.
Karenkak antolatuta Errenteriara egin den ibilaldi inklusiboa. Argazkiak: Karenka Guraso Elkartea
Karenka Guraso Elkarteko kideak “
pozik” agertu dira ekimenak izandako erantzunagaz. “Denak batera joan gara Errenteriara eta bertako zelai batean argazkia atera ondoren, guztiok batera itzuli eta mokadua hartu dugu Antiguako Aman”, azaldu dute.
Ondarrutarrez gain, inguruko herrietako jendeak ere bultzatu nahi izan du egitasmoa, eta 10:00etarako Alameda jendez beterik egon da. “Karenkaren partez
eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei”, esan dute.