130 kantuzale izena emanda bazeuden ere, 140 izan dira azkenean, gaur [urriak 22], Lea-Artibai Ikastetxeko jantokian elkartu direnak. Hirugarren urtez jarraian ospatu da kantu bazkaria Markina-Xemeinen, eta urtez urte, gora egin du parte hartzeak.
Eguerdian herrian zehar kantuan ibili ondoren, Henrike Arriagak eta Aitor Urriolauzokoak txalaparta doinuekin eman diete ongi etorria kantuzaleei ikastetxeko jantokira, eta ondoren Nerea Egañak aurreskua dantzatu die. Horiez gain, musika talde ezberdinak eduki dituzte kantuan lagundu eta otordua eta bazkalostea alaitzeko.
Jendea dantzan mahaien inguruetan III. Hego Haixe kantu bazkarian.
Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña trikitilariek atera berri duten Bidea hauspotzen izeneko diskako kantak eskaini dizkiete alde batetik, eta Eibarko Os Galeicos taldearen folk doinuak ere izan dituzte, bestalde. Eibarko Galiziar Etxeko zazpi musikariek, gainera, euskara eta galiziera nahastu dituen kanta bat ere jo dute.
Urtero modura, aurkezle lanetan Angel Mariezkurrena ibili da, eta Aitor Ibarra ‘Jalisco’ eta Francisco Santxotena musikariek kantak musikagaz lagundu dituzte.
Photocall-a. Gaur egun modan dagoan photocall-a ere eduki dute argazkiak ateratzeko eta banaka, binaka zein taldeka animatu dira argazkia ateratzera, oroigarri modura.
Photocall-a ere eduki dute aurten, argazkiak ateratzeko.
Sukaldean aurten, Peñaskal Kooperatibakoak. Pedro Aranguren eta Cristina Anitua izan dira sukaldariak, eta kooperatibako ikasleak eduki dituzte laguntzaile: Alen Urresti, Alatz Bedialauneta eta Fanta Diatta. Mahaikideen txalo zaparrada handia jaso dute, egin duten lanaren esker onez.
Dantzarako aukera eta lehiaketak ere ez dira falta izan aurten ere. Ondo pasatzeko aukera eduki dute kantuzaleek, dudarik barik.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.