Kontxu Odriozolaren
familiagaz gain, bere
lankide eta lagunak batu zituen atzo gauean [urriak 21], 39. Euskal Zine Bilerak. Zinemagile bat gertutik ezagutzea helburu, Euskal Zinearen Begiradak Kontxu Odriozola omentzea erabaki du aurten.
Kontxu Odriozolaren omenaldian parte hartu zuten aktore eta aurpegi ezagunak. Argazkia: Eneko Zuberogoitia
Olatz Beobide aktoreak, urte askotan Kontxuren lankidea izandakoak, zuzendu zuen emozioz betetako ekitaldia. Kontxu Odriozola, Euskal Herriko etxe guztietan izan da ezaguna eta izaten jarraitzen du, Goenkalen egindako Maria Luisa-ren paperarengatik, baina baita antzerki eta zine munduan egin dituen lanengatik ere. Horrela Goenkaleko aktore ezagun ugarik hartu zuten parte atzoko omenaldian. Beraien ahotan “emakume konpletu, langile bikaina, euskaldun peto-petoa eta inork baino bizi-indar gehiago zuena zen Odriozola”.
Urte berri on, amona filma ikusteko aukera ere egon zen, eta horren ostean solasaldia, Telmo Esnal, filmearen zuzendariaren eskutik.
Kontxu Odriozolaren omenaldia atzo gauean Lekeitioko Ikusgarri zineman. Argazkia: Eneko Zuberogoitia