Mikel Odriozola medikuaren hitzaldia, Etxebarrian
Etxebarriko Jubilatuen Elkarteak antolatuta, Hazurretako minari buruzko hitzaldia egongo da eguaztenean [urriak 26], 18:00etan Etxebarriko kultur aretoan. Artrosiai, higatzea eta erreumak zer diren eta nola aurre egin azalduko du Mikel Odriozola medikuak.
Odriozola 1986an lizentziatu zen Medikuntzan eta Kirurgian. Familia eta Komunitate Medikuntzan espezializatua da, eta 1987az geroztik dago lanean. Kirol medikuntzan, fisioterapian eta birgaitzean aritu izan da, eta 2008tik Markina-Xemeingo osasun zentroan dago lanean.