Abian da Errigoraren udazkeneko kanpaina, azaroaren 8ra bitartean
Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka lelopean, Zazpiak Bat harreman sareak, Sortzenek, AEK-k, Ikastolen Elkarteak eta Errigorak udazkeneko kanpainari hasiera eman diote. Herritarrek azaroaren 8ra arte egin ahalko dituzte eskaerak, ohiko lekuetan. Aurten, gainera, 20 ekoizleren produktuak biltzen dituzten bi saski daude aukeran: Beltza eta zuria.
Saski beltza (50 euro): oliba olio birjina, mahats zukua, potxak, melokotoi mermelada, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper mamia, zainzuri lodiak, orburu bihotzak, pikillo piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa.
Saski zuria (50 euro): txokolatezko gutiziak, pasta ekologikoa, arroza, polboroiak eto teilak, madaria almibarrean, eskalibada, pikillo saltsa, zainzuri lodiak, orburu bihortzak, pikillo piper osoak, ozpin ekologikoa, melokotoia almibarrean eta ardo ekologikoa.
Errigorak aurreratu duenez, saskiaren prezioaren %25eko Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Euskal Herria eta elkarlana oinarri hartuta, Nafarroa hegoaldea euskara ofiziala ez den zonaldean eragitea du helburu Errigorak. Eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazetan kokatuz, euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea bilatzen du ekimenak.
Aurten, otsailaren 19tik martxoaren 2ra egindako Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura olioaren kanpainan esaterako, Lea Artibain eta Mutrikun 250 bat lagunek parte hartu zuten eta 750 olio bidoi eskatu ziren.
Eskaerak egiteko lekuak:
- Lekeitio. Lea dastategia, ikastola, AEK, Amaren eta Galarrena.
- Markina-Xemein. Uhagon kulturgunea, AEK, Alarabi denda eta Amaiur taberna.
- Mutriku. Kalaputxi herri aldizkariaren lokala, mutriku.ekimenak@gmail.com helbidera idatzita edo telefonoz deituta(635 74 83 93).
- Ondarroa. Zubi Zahar Herri Ikastola, Aldatza eta AEK.
- Internetez. www.errigora.eus