2,5 milio euro baino gehiagoko finantzazioa duten proiektu europarrak jarriko dituzte martxan Lea-Artibain
Azaro Fundazioa, Leartibai Garapen Agentzia eta Leartiker zentro teknologikoa proiektu europar ezberdinetan parte hartzen ari dira. Eskualde Garapenerako Europako Funtsagaz (FEDER) batera finantzatutako proiektu hauei esker, hiru erakundeek Lea-Artibai eskualdean eragin zuzena izango duten 2,5 milioi eurotik gorako finantzazioa izango dute 3 eta 4 urte bitarteko iraupena izango duten proiektuak garatzeko.
Ekonomia zirkularra, ezagutzaren transferentzia eta berrikuntza ekosistemak, osasuna, ondare natural eta kulturala, esnekiak, materialak (plastikoa eta polimeroak), aeronautika eta automozioa oinarri hartuta proiektu ezberdinak garatuko dituzte, eta horiek proiektu guztioriek burutzeko hainbat bazkideren laguntza izango dute.
Azaro Fundazioa, Leartiker eta Leartibai garapen Agentzia kokatzen diren Lea- Artibai Berrikuntza Gunea.
“Proiektu hauen garapenari esker, ezagutzaren transferentzia, dibertsifikatzeko aukerak, proiektu berritzaileen sorrera eta lehiakortasuna bultzatuko dira. Horrela, eskualdeko enpresa eta ekintzaileek nazioartekotzeko aukera gehiago izango dute; mugaz haraindiko enpresekin harremanak finkatu, Europa mailan zer egiten den ezagutu eta elkarlanak bultzatzeko aukera izango dute. Gainera, proiektu hauetako bazkideekin sortuko diren harremanei esker, Lea-Artibai eskualdean berrikuntza eta elkarlanak sustatzeko lagungarri izango diren harreman-sare garrantzitsuak sortuko dira”, azaldu dute.Besteak beste, Aerocar, Foodyplast, Health LSR, Innolact, NoI Modeling Factory, NOI Powertrain, RaceTP eta Virtual Upscalling proeiktuak garatuko ditu Leartikerrek, Hericoast Lea Artibai Garapen Agentziak, eta Retrace eta Transferinn Azaro Fundazioak.