Zapatuan [urriak 29] Euskal Kostaldeko
Geoparkeak Mutrikuko Nautilus Interpretazio Zentroa ezagutzeko aurtengo azken bisita gidatua eskainiko du. Hori dela eta, bisitariek
Nautilus, flysheko fosilak irteeran erreserba egiterakoan %50eko deskontua izango dute.
Sustapen horretaz baliatu ahal izateko, hain zuzen ere,
Nautilus16 deskontu kodea erabili beharko da
Geoparkearen webgunean edota Mutrikuko turismo bulegoan erreserba egiterako orduan.
Bisita gidatuari dagokionez, bi bat orduko tartean, Nautilus Ikasgune Geologikoa ezagutzeko aukera izango du bisitariak, eta bertan dagoen fosil bilduma bikainaz gozatu; ondoren, itsasontzian ibilaldia egingo da Saturrarango hondartza ederrera, Geoparkeko kostaldean ageri den flysch beltza gertutik ikusteko. Irteera gidatua 16:00etan hasi eta 18:15ean amaituko da.