Gaba Beltza ospatuko dute mutrikuarrek, barikuan eta zapatuan [urriak 28 eta 29]. Eta urtero gaurik ilunena eta beldurgarriena ospatzeko, proposamen ugari dakartza Mutrikuko Udalak. Aurten, baina,
Axuri Beltza kalejira eta Talaixako mamuaren erreketa ez direla egingo aurreratu dute. “Jende gutxi batu delako ez da egingo kalejira; albiste txarra da. Ohitura hau mantendu nahi baldin bada, parte hartzea bultzatu beharko da, nahitaez”, esan dute udal ordezkariek.
Ekimenak bariku arratsaldean hasiko dira, Txantxangorri aisialdi taldeak antolatu dituen ekintzekin. Adinaren arabera banatuta, arratsalderik odoltsuena, misteriotsuena eta dibertigarriena bizitzeko aukera izango dute herriko ume eta gazteek. Txikienek, esate baterako, Talaixako mamuaren kalejira antzeztuko dute. Nagusienek, ordea, beste dimentsio bateko mundu zirraragarri batzuk ezagutzeko aukera izango dute.
Iaz, Talaixako mamurik ez zen egon, “gaztetxera jende asko joaten ez zelako”. Horren ordez, espraikada egin zuten, protesta modura.
Zapatuko ekintzak. Zapatu arratsaldea, berriz, Pello AƱorgak beldurrak uxatzeko ipuin kontaketa saioa eskainiko du. Aurreratu dutenez, ordubete inguruko saioa izango da. Antolatzaileek iragarri dutenez, saioa 5 urtetik gorako herritarrei dago zuzenduta.
Iluntzea eta gaua, aldiz, musikak girotuko ditu: elektrotxarangak herri osoa zeharkatuko du eta metal taleen kontzertuek egitaraua itxiko dute.
Mutrikuko Gaba Beltza, egitaraua