Ziortza-Bolibarko Udal gobernuaren erronka nagusietako bat eta aspalditik proiektua gauzatuta zutena inauguratuko dute zapatu arratsaldean [urriak 29]: Kulturgunea.
Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkatearen berbetan,
ludoteka izan arren,
liburutegi bat izateko eta
kultur ekitaldiak egiteko espazio baten beharra eduki dute, eta haiena bezalako herri txiki batean kulturan inbertitzea “ezinbestekoa” dela nabarmendu du.

Ziortza-Bolibarko Beko parkeko kirola egiteko makinak
Zapatuko inaugurazio ekitaldian Kulturgunearen nondik norakoak kontatuko dizkiete herritarrei. Besteak beste, liburutegiaren funtzionamendua eta erabilera sistema azalduko diete bertaratzen diren guztiei.
Jai giroan burutu nahi izan dute inaugurazioa, eta kulturguneagaz batera, Beko Zubiko parkea ere aurkeztuko dute. “Herrian erabilerarik barik egon diren bi leku aprobetxatu ditugu. Batetik pisu bat, eta bestetik askok zabortegi modura erabiltzen zuten zelaia”, azaldu du Garrok.
Kalejiran egingo dute kulturgunetik parkerainoko bidea, eta han luntxa izango dute bertaratzen diren guztientzat.

Ziortza-Bolibarko Beko parkea.
Aisialdiaz naturan gozatzearen garrantzia azpimarratu du Ziortza-Bolibarko alkateak, eta horregaz batera, ume, gazte zein helduentzako gune aproposa dela adierazi du. Horrekin lotuta, gimnasia egiteko lau makina eta egurrezko mahaiak eta jesarlekuak jarri, eta parean duen errekara sartzeko bi pasabide egin dituzte: “Orain ohitura galduta dago, baina, lehenago normala zen ume eta gaztetxoak errekan jolasten ikustea”.
EGITARAUA:
- 17:30. Kulturgunearen aurkezpen ekitaldia.
- Ondoren. Kulturgunetik Beko Zubiko parkera kalejira. Han luntxa egongo da.
- 19:30. Errautsetatik erne antzezltuko dute Muxikako andrek, frontoian.