Legatz kuota %36 txikitu nahi du Bruselak
Proposamena baino ez da oraingoz, baina legatz kuota nabarmen murriztu daitekeela iragarri du Bruselak. 2017rako arrantza kuoten banaketa proposamena egin dute, eta kuota Kantauriko uretan %35,9 txikitzea proposatu dute.
Erabakiari dagokionez, abenduaren 12ko eta 13ko bileretan hartuko dute, eta bitartean negoziazioetan murgilduko dira estatu kideak. Iazko udazkenean, esate baterako, kuota %60 txikitzea proposatu zuen Europako Batzordeak, baina negozioazioen eta protesten ostean, %20ra jaitsi zuten.
Bruselak azterketa zientifikoetan oinarrituta egin ditu proposamenak, eta arrantza jardueraren jasangarritasun maximoa du helburu. Azterketa horietan oinarrituta, gainera, hego stockean –Kantauri itsasoko, Cadizko golkoko eta Portugalko uretan– itsas zapoaren arrantza kuota %54 igo daitekeela erabaki du.
Oilarraren arrantza ere mugatu nahi du Bruselak, %25,7 txikituz iberiar uretan, %28,2 Sole Handian eta %16 Frantziako kostaldean. Antxoari dagokionez, berriz, 2016ko kupoa mantentzea proposatu du, hau da, 22.500 tona.
Iturria: Berria