Ondarroako Literatur amuak jaialdiko egitarauan hainbat aldaketa egin dira

Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, gaur [urriak 27] hasi eta martitzenera [azaroak 1] bitartean egingo den Literatur amuak jaialdiko egitarauan bi aldaketa egongo dira. Alde batetik, Nanoipuin lehiaketako sari banaketa atzeratu egingo da. Gaur [urriak 27] egin beharrean, domekan [urriak 30] egingo dute, 13:00etan, Kofradia Zaharrean. Gaueko entziklopedia koxkorra ikuskizuna, bestetik, aurreratu egingo dela aipatu dute. Ikuskizuna astelehenean [urriak 31] egingo da, 17:00etan, Musika Eskolan. Literatur amuak, egitaraua