Miamiko Jai Alai frontoian debutatu du profesional modura Gorka Aldazabal
Ubilla (Milford, AEB, 1991) Markina-Xemeingo puntistak. Berriatuko zesta-punta klubean aritu da orain arte atzelari gaztea.
Ubilla orain momentuan kinieneletara eta Miamiko kantxara egokitzen ari da, eta Jai Alaiko arduradunek nabarmendu dutenez, bere lehenengo kinielak jokatzen hasia da.
Ubilla Miamiko frontoian. Argazkia: Jai Alai
Juan Ramon Arrasate Lekeitioko pilotari ohiak eta intendenteak kuadeatzen du Miamiko taldea, eta azken urteotako punta-puntako pilotariekin osatu dute taldea bera. Urte hasieran, esate baterako, Jon Goenaga mutrikuarrak ere bertan egin zuen debuta.
Erkiaga nagusi. Kinielei dagokienez, Aritz Erkiaga ispastertarra da sailkapen nagusiko liderra, nagusitasun osoagaz; 164 kiniela irabazi ditu. 36 puntistek osatzen dute taldea, eta horien artean honakoak daude sailkapen nagusiko lehen postuetan: Julen Bereikua gernikarra (92), Joey Cisneros (89), Eric Irastorza (83) eta Angel Egea (79).