Joan den asteburuan jokatu zen Espainiako Motrokros txapelketa Talabera de la Reinako (Espainia) Cerro Negro zirkuituan. Horretan, Euskadiko selekzioagaz parte hartu zuen Alex Unzueta motor gidari markina-xemeindarrak. Unzuetak Mx85 kategorian lehiatu zuen.
Jakitera eman dutenez, Euskadiko selekzioak bosgarren postua lortu zuen nagusien kategorian: Mx1, Mx2 eta MxOpen. Gazteen mailan (Mx85), ostera, seigarren postua lortu zuten. “Proba gogorra eta zaila izan zen. Gainera, euria egin zuen eta dena lokatzez beteta zegoen. Beraz, hori kontuan edukita, lorpenak onak izan dira”.
Unzueta, txapelketan parte hartzen. Argazkia: Asier Unzueta.
Unzueta markina-xemeindarrari dagokionez, taldea “ondo defendatu” zuela esan dute. “Denbora luzez zazpigarren postuan joan zen, baina erorikoa izan zuen eta 16. postuan amaitu zuen lasterketa”. Markina-xemeindarrarentzat Espainia mailako lasterketa baten parte hartzen zuen lehen aldia izan zela esan dute haren senideek. “Beraz, pozik gaude egindako lanagaz”.
Lasterketa hori, gainera, 85 zilindradan jokatzen duen azkena izan dela ere aurreratu dute. “Aurrerantzean Mx125 zilindradan lehiatuko du”.
Alex Unzueta, ezkerrean, Espainiako txapelketan.
Euskadiko selekzioko motor gidariak, sariketan. Argazkia: Asier Unzueta.