Bi inaugurazio ekitaldi eduki dituzte gaur [urriak 29] Ziortza-Bolibarren: Kulturgunearena eta Beko Zubiko parkearena. Eta bi ekitaldietan herritarrak izan dira protagonista. Izan ere, udal ordezkariekin batera, herritar askok parte hartu dute ekitaldietan.
Kulturgunea inauguratu dute lehendabizi. Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkatearen berbetan, herri batek aurrera egin ahal izateko kulturan inbertitu egin behar da. “Gure eremu txikian, guk ere hori egin nahi izan dugu. Gainera, kulturgunea herritarrak batzeko beste gune bat izango da”. Kulturgunea, gainera, Eusko Jaurlaritzaren sarean sartuta dagoela aurreratu du. “Hemen liburu bat aurkitzen ez baduzu, eskaera egin ahal da eta beste liburutegi batetik ekarri”.
Kulturguneko txartela, doan. Herritarrek 09:00etatik 21:00etara kulturgunea erabiltzeko aukera izango dute. “Nahi dutenek txartel bat egin ahal dute, doan, udaletxean. Ordutegiaren barruan, txartel horrekin kulturguneko atea zabaltzen da”. Txartela eskuragarri dagoela ere esan du.
Kulturguneak gela ezberdinak ditu, eta bilerak egin, ikasi, irakurri edota bestelako ekintzak egiteko aukera ematen ditu. “Lehen etxebizitza bat zen, eta gune desberdinak sortzeko gelak aprobetxatu nahi izan ditugu”.
Parkea. Beko Zubiko parkearen inguruan, gune horretan zer edo zer egin behar zela uste zutela azaldu du Garrok. “Zabortegi bat ematen zuen. Eta horretan, egin nahi izan duguna da bizitasuna eman eta adin guztietako herritarrentzako gunea sortu. Gainera, parke horrek errekarekin harremana edukitzea nahi genuen; hurbiltasuna eman. Izan ere, errekari garrantzi handia eman diogu eta uste izan dugu hori zela egokiena”. Eta hori bermatzeko, parkearen alde baten errekara erraz-erraz jaisteko eskailerak ipini dituzte.
Antzerkia. Eguneko ospakizunekin amaitzeko, Errautsetatik erne antzezlana ikusi dute herritarrek; frontoian ipinitako aulki guztiak bete egin dira.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.