Lekitto Bedarrak antolatuta, Usotegi Eguna giro onean ospatu dute gaur [urriak 29], Lekeition. Eguraldia lagun, hainbat herritarrek Usotegi parkean egindako egokitzapenak bertatik bertara ezagutu eta parkearen historian sakontzeko aukera eduki dute.
Mari Talako eskulan tailerrekoek parke kanpoko lorontziak margotzen amaitu eta gero, herritarrak Amaia Gabilondo Arabako Ozaeta herriko GaraiON taldkeo kidearekin mahai ingurua egin dute, parkean bertan. Besteak beste, auzolanaren garrantziaz berba egin dute ordubete inguruan.
Bien bitartean, parke kanpoan ortuariak saltzeko postua zuten jarrita ekoizleek. Pipas txakolina eta Bedarokela ere han izan dira. Gainera, Natxi Aranburu Eako bizilagunak Bedarokela proiektua zertan datzan azaldu du.
Julian Arrate Lekitto Bedarreko kideak gidatu du bisita gidatua: parkearen historia xehetasun guztiekin azaldu eta postuetan zeudenak aurkeztu ditu.
Aitzur jaurtiketa txapelketa. Behin horiek eginda, aitzur jaurtiketa txapelketa egin dute. Zazpi herritarrek parte hartu dute, eta horietatik sei izan dira finalera pasatu direnak. Hiru aitzur jaurti dituzte, eta finalean bat: Usotegi aitzurra. Guztien artean, Cristian Aranzamendi izan da markarik onena egin duena.
Pisu lehiaketak. Gazta eta kalabazaren pisu lehiaketak ere bere zera eduki du. Izan ere, askok nahi izan dute bi jakien pisua asmatu. Itziar Zugadi izan da kalabazak zeukan pisura (13,120 kilo) gehien gerturatu dena; 13 kilo zituela esan du Zugadik. Gaztaren pisutik gertuen ibili dena, ostera, Jon Barainka izan da; gaztak 870 gramo zituen eta Barainkak 875 gramo esan du.
Pintxo jana eginez, 14:15 aldera Usotegi Eguna amaitutzat eman dute Lekitto Bedarreko kideek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.