Emakume puntisten kalitatea agerian, Nazioarteko Topaketetan
Zesta-puntan jokatzen hasi berri diren nesken erakustaldiagaz hasi zituzten topaketak. Jarraian, txikien mailako puntistak alde batetik, eta nagusi mailakoak, bestetik, bina kiniela jokatu zituzten hamar tantora. Sei bikoteetatik puntu gehien lortu zituzten bi bikoteak hamar tantoko beste partida bat jokatu zuten ondoren, zein baino zein gehiago zen erakusteko.
Aintzindaria. Estreinako bider egin den topaketa hau “oso aberasgarria” izan dela nabarmendu zuten parte hartzaileek. “Gure herrian horrelako ekitaldi bat izatea gustatuko litzaiguke, zesta puntari bultzada emateko”, adierazi zuen Bartzelonako klubeko Mariona CaƱisek. Era berean, emakume guztiak animatu zituen zesta-punta probatzera.
Gazteen mailako Gasteiz Jai Alaiko Itxaso Moralesek, berriz, bere amak zestaz jokatu nahi izan zuela gogoratu zuen. “Baina ez zuen aukerarik izan, eta orain nik, berriz, badaukat jokatzeko aukera”. Xisterako Eskolen Sustapen Arloko arduraduna den Izaro Arbe markina-xemeindarrak ere, topaketen garrantzia nabarmendu zuen. “Hau lehen pauso bat da proiektuaren barruan. Gure asmoa zesta-puntan gero eta neska gehiago izatea delako”.