Joxemari Urteagak irabazi du Ondarroako Nanoipuin lehiaketa
Lehenengo saria irabazita, Urteagak 400 euro eskuratu ditu. Bigarren saria Nerea Arrietak lortu du, eta hirugarrena Maria Txakartegik; Arrietak eta Txakartegik 200 eta 100 euroko sariak eskuratu dituzte, hurrenez hurren.
Parte hartzeari dagokionez, udala pozik agertu da, eta aurrerantzean ere Ondarroan euskarazko literatura eta sorkuntza lanak sustatzeko lanean jarraituko duela adierazi du. Bide beretik, lehiaketaren sari banaketa datarekin izandako nahasmenagatik barkamenak eskatu nahi izan dizkiei herritarrei: “Arazo teknikoak izan dira tarteko”.