Mikel Iriondo igerilari ondarrutarrak emaitza oso onak lortu ditu urriaren 28tik 30era bitartean Sheffiled (South Yorkshire, Ingalaterra) hirian jokatutako Ingalaterrako master txapelketan. Ondarrutarrak, hain zuzen ere, hiru probatan parte hartu du –50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 100 metro estilo– eta hiruretan podiuma lortu du, 35-39 urte bitarteko kategorian.
Mikel Iriondo Gloucester igeri taldeko Simon Cooper entrenatzaileagaz batera. Argazkia: Mikel Iriondo
Iriondok, zehatz esanda, zilarrezko bi domina lortu ditu 100 metro estilo eta 100 metro bizkar probetan. 50 metro bizkar proban, ostera, brontzezko domina eskuratu du. Maila handiko igerilarien aurka aritu da, eta pozik geratu da lortutako emaitzekin. “Esperotakoa baino emaitza hobea lortu dut”.
Igerilari ondarrutarra, gaur egun, Ingalaterran bizi da, eta Gloucester igeri taldeko kide modura parte hartu du txapelketan.