Urriko Azken Astelehena ospatu dute gaur [urriak 31] Gernika-Lumon. Eta jaiaren baitan egiten den Gaztaren Enkantean Mutrikuko Goienetxek bigarren saria eskuratu du.
Epaimahaiaren arabera,
gazta gozoena Olaberriako Aizpea SC izan da (1. saria). Gazta erdia erosteko lehia Bilboko Porrue jatetxearen eta Xaiborren artean egon da. Urriko Azken Asteleheneko gaztarik onenaren prezioak, iazkoarekin alderatuta gora egin du:
5.000 euroan erosi du Xaiborrek; iaz, aldiz, 3.700 euro ordaindu zituzten gazta irabazleagatik.
Goienetxeren gazta erdia. Mutrikuko Goienetxeren gazta
100 euroan erosi du Xaiborrek. Iaz bigarren gazta sariduna 300 euroan saldu zen.
Mutrikuko Goienetxeren ordezkaria, erdian, gazta enkateko beste bi sarituekin, Gernika-Lumon.
Jakitera eman dutenez, eskaintzaile gutxik parte hartu dute aurtengo enkantean, eta bi gazta erdiak Xaibor diskofestak erosi ditu.
Idiazabalen ere Goienetxe saridun. Urriaren 29an egin zen Idiazabalen Euskal Herriko Artzai Gaztako 33. gazta egileen finala. Horretan, herrialde bakoitzetik lehen hamar onenak zeuden sailkatuta, horien artean Legazpin ospatu zen Gipuzkoako txapelketan 10. postua lortu zuen Goienetxe. Idiazabalen haurren kata popularreko saria eskuratu zuten mutrikuarrek, ondorioz
400 kilo pentsu eta garaikurra eskuratu zuten.