San Inazioko kaltetuentzat arreta zerbitzu berezia ipini du Ondarroako Udalak

Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Maskulo Etxean San Inazioko kaltetuentzat arreta zerbitzu berezia egongo da bihartik [azaroak 2] aurrera. Kaltetuek, besteak beste, Kamiñaldeko lur jausiagaz zerikusia duten gaiak bideratu eta dituzten zalantzak argitu ahal izango dituzte herritarren zerbitzura ipinitako bulegoan, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Bulegoa zabalik dagoen ordutegi horretan Maskulo Etxera gerturatzeko aukerarik ez dutenek, bestalde, 94-612 97 79 telefonora deituta edota maskul_etxea@outlook.com helbide elektronikora idatzita harremanetan jartzeko aukera izango dute.