Ikasturtea urrian hasi zuten, eta maiatzaren erdira arte hainbat gairi buruz berba egiteko eta ikasteko aukera izango dute bertan batzen diren andreek.
Taldeko kideek nabarmendu dutenez, “emakume izateko era berriak ezagutzeko aukera” eduki dute elkartearen bidez. “Askok diotenez, emakume izatea era zabalago batean ulertzeko aukera izan dute, eta pertsona modura askeago izateko ikuspegia ireki die Boga Boga elkarteak. Taldean gainera,
emakumeen txoko bat, babesleku bat aurkitu dute”, azaldu du Naroa Argoitia taldearen dinamizatzaileak.
Taldea, momentuz, hamabost bat kidek osatzen dute, eta horiek lagunarteko giroan batzen dira, eguenero, 16:30etik 18:00etara, Etxelilan. Taldekideak pozarren daude jende berria jasotzeko, eta azpimarratu dutenez,
ateak irekita dituzte. “Nahi duenari saio bat probatzeko gonbitea egiten diogu”.
Boga Boga Emakumion Elkarteko kideak. Argazkia: Boga Boga
Oso parte hartzailea. Ikasturteari dagokionez, hainbat gai eta arlo lantzen dituzte, beti ere, emakumeen jabekuntzaren ikuspegitik.
Gaiak taldeko kideek aukeratzen dituzte, euren kezka edo nahiak kontuan hartuta. “Orain, esate baterako, indarkeriaren inguruan ari gara beharrean. Gure ikuspegitik landuko dugu gaia, gure egunerokoan bizi ditugun egoerak kontuan hartuta”. Baina, batez ere, emozionalitatea eta garapen pertsonala lantzen direla azpimarratu du Argoitiak. “Euren jakin-nahiez buruz berba egin eta elkarbanatzeko espazioa dute Etxelilan, eta horrek bizitzako hainbat egoerari aurre egiten laguntzen die”.
Saioetan alde teorikoa lantzeaz gain, alde praktikoa ere lantzen dute. Horretarako, hainbat hitzaldi eta tailer egiten dituzte
Oro har,
programa anitza eta zabala osatzen dute guztien artean, eta saioak oso parte hartzaileak izaten direla dio dinamizatzaileak. Saioetan alde teorikoa lantzeaz gain, alde praktikoa ere lantzen dute. Horretarako, hainbat hitzaldi eta tailer ere egiten dituzte; besteak beste, dantza saioak, lasaitzen laguntzen duten arnasketa tailerrak, talde terapia…
Aldian-aldian, gainera, herriko emakumeek zein gizonezkoek parte hartu ahal duten irteera zabalak ere antolatzen dituzte. Abenduaren 15ean, esate baterako, Bilboko Arriaga antzokian ikusgai egongo den
Cabaret antzerki musikala ikusteko irteera antolatu dute.