Kamiñaldeko beharren finantzaketaren inguruko batzarra atzeratu egin dute
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Kamiñaldeko lanen finantzaketaren inguruan berba egiteko batzarra astebete atzeratu dute, azken orduko arazo bat tarteko. “Data berria esku artean eduki bezain pronto, herritarrei horren berri emango diegu”, azaldu dute udal ordezkariek.
Kamiñaldeko mendi magalaren gaiaren inguruan lanean ari den lantaldea bihar [azaroak 3] zen batzartzekoa, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bilboko egoitzan.