Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Markina-Xemeinen eta Arrigorriagan hasiko da Udagoieneko Ostera kultur zirkuitua

Asier Alkorta
Markina-Xemein
2016/11/02
Euskaltzaleen arteko harremanak artez, sormenez eta gozamenez jantziz, musikaren eta antzerkiaren bueltan gozaraztea du helburu Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Udagoieneko Osterak. Aurtengoa hamazazpigarren kultur zirkuitua izango da eta Markina-Xemeinen eta Arrigorriagan hasiko da, zapatuan [azaroak 5]. Abenduaren 22ra arte, Udagoineko Osterak zuzeneko bost emanaldi eta solasaldi bat eskainiko ditu Bizkaian. Markina-Xemein Lurrak zirku estiloko ikuskizuna egongo da ikusgai, 20:00etan, Uni frontoian. “Irudiak, musika eta komedia fisikoa erabiliz, Lurrak ikuskizunak istorio bat kontatzen du, hitz bakar bat ahozkatu barik”, azaldu dute. Lau akrobatek, lau musikarik eta clown batek parte hartzen dute ikuskizunean. Sarrerak 8 euro balio ditu eta Internet bidez, Kutxabanken kutxazainetan eta aretoan bertan erosi ahal dira. Arrigorriagan ere egun eta ordu berean [azaroak 5, 20:00etan] beste emanaldi bat eskainiko du Udagoieneko Osterak: Korrontzi dantza taldearen ikuskizuna. Tradizioa oinarri hartuta, errepertorio berria eta koreografia ikusgarriak eskainiko dituzte Korrontziko dantzariek. Ikuskizuna Lonbo aretoan izango da.
Ken Zazpi 'Phoenicoperus'. Argazkia: Ken Zazpi

Ken Zazpi ‘Phoenicoperus’. Argazkia: Ken Zazpi

Azaroaren 11n Ken 7 musika taldearen kontzertua egongo da ikusgai, Zallako Zine antzokian, 20:00etan. Busturialdeko taldeak Phoenicoperus diskoko abestiak eta aurreko lanetakoak ere eskainiko ditu. Abenduaren 2an Anje Duhalde eta Niko Etxarten kontzertua egongo da, Bilboko BBK aretoan, 20:00etan. Saio horretan, Duhaldek bere ibilbide osoa errepasatzen duen zuzeneko diskoko abestiak eskainiko ditu. Abenduaren 14an, Zenbat GAra elkarteko kideek antolatuta, Willis Drummond taldeko kideekin solasaldia egingo da, Bilboko Kafe Antzokian, 11:00etan. Abenduaren 22an Willis Drummond eta Inoren ero Ni taldeen emanaldia egongo da, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean. Willis Drummond-ek Tabula Rasa bosgarren estudioko lana aurkeztuko du, eta Inoren ero Ni taldeak Dantza beltza. Beltzean dantza bosgarren diskoa aurkeztuko du.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.