Euskal Kostaldeko
Geoparkeak eta Mutrikuko turismo bulegoak elkarlanean antolatuta,
Geoparkeko herriak deritzon bisita gidatua egingo da zapatuan [azaroak 5], Mutrikun.
Bisitariek, hain zuzen ere, itsasoari eta itsas kulturari estu lotutako herri bat ezagutzeko aukera izango dute, eta bide batez, itsas ondarearen eta tradizioaren lekukotzak ere jasoko dituzte. Ordu eta erdi inguruko bisitan –12:00etatik 13:30era– alde zaharreko eraikin eta monumentu nabarmenenak bisitatuko dituzte, eta Mutrikuko hirigune historikoa ezagutzeaz gain, portua barnetik ere ezagutzeko aukera paregabea egongo da.
Mutrikuko Tranpakale kalea
Bisita gidatuaren antolatzaileek iragarri dutenez, ibilbide kultural gomendagarria da itsas tradizioa, kultura eta historia maite dutenentzat. “Itsasoari begira bizi izan dira mendeetan Geoparkeko herriak, eta itsas ondare oparoa gordetzen dute”.
Irteera parte hartu nahi dutenek
Geoparkearen webgunean egin dezakete erreserba.