Ondarroako Udalak antolatuta, ipuin kontalarien saioak egingo dira azaroan Txomin Agirre udal liburutegian. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, oro har, umeei zuzenduriko saioak izango dira.
Saioei dagokienez, lau saio egingo dira azaroan. Hau da, saio bana egingo da, astean behin, martitzenero. Jardunaldi bakoitzean, gainera, herriko hiru ikastetxeentzako saio bana egingo da: 09:30ean, 11:00etan eta 14:30ean.
EGITARAUA
- Azaroak 8. HH5eko ikasleentzat, Bazen behin clown.
- Azaroak 15. HH4ko ikasleentzat, Lupe Lekuona.
- Azaroak 22. LH1eko ikasleentzat, Apika.
- Azaroak 29. LH2ko ikasleentzat, Oihana Etxegibel.