Guraso eskolaren bigarren saioa antolatu du Ondarroako Udalak
Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, Guraso eskolaren bigarren saioa azaroaren 8an egingo da, 17:30ean, Etxelilan. Nerea MendizabalĀ psikopedagogoak gidatuta, Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa izango da hurrengo landuko den gaia.
Antolatzaileek iragarri dutenez, bi orduko saioan zelako harremanak nahi dituzten aztertuko dute parte hartzaileek. “Besteak beste, jartzen ditugun jokaerak helburu honetara eramaten gaituzten edo ez aztertuko da”.