Ertzaintzak emandako datuen arabera, sei edukiontzi erre dituzte gaur [azaroak 4] goizaldean Ondarroako hainbat tokitan. Zehatz esanda, Artabide kalean, San Inazio kalean eta Kantoipe kaleko edukiontziak erre dituzte
03:30 aldera. “Ditugun datuen arabera, lehen sutea Artabide kalean hasi da, 03:30ak inguruan, eta jarraian piztu dira beste bi tokietako suteak”, azaldu du Ertzaintzak.
Larrialdi zerbitzuek jakitera eman dutenez, ertzainak eta suhiltzaileak gerturatu dira suteak egon diren tokietara.
Ertzaintzak gaineratu duenez,
pertsona bat identifikatu dute, gertaeraren zerikusia duelakoan, baina ez da egon atxiloketarik. Gertaera ikertzen ari dira.
Brigadako kideak goizaldean erretako edukiontziak jasotzen
Ondarroako
Udalak goizaldeko gertakariak salatu ditu, eta herritarrei aurrerantzean ere herrigintzan beharrean jarraitzeko deia luzatu nahi izan die. “Honelako gertakariek aurrera egitea eragozten digute; momentu honetan gure indar guztiak herrigintzan jarri behar ditugu”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta alkateak.
Udalak eskuartean duen informazioaren arabera, suteak eragindakoak izan direla jakin izan ahal du, eta, bere aldetik, gertatutakoa ikertzeko konpromosioa hartu du.