Ipuin kontalarien saioak egingo dira udal liburutegian
ONDARROA // Ondarroako Udalak antolatuta, ipuin kontalarien saioak egingo dira udal liburutegian. Azaroan umeei zuzendutako lau saio egingo dira, martitzenero, 09:30ean, 11:00etan eta 14:30ean. Saioei dagokienez, martitzenean izango da lehenenengo saio...
ONDARROA // Ondarroako Udalak antolatuta, ipuin kontalarien saioak egingo dira udal liburutegian. Azaroan umeei zuzendutako lau saio egingo dira, martitzenero, 09:30ean, 11:00etan eta 14:30ean. Saioei dagokienez, martitzenean izango da lehenenengo saioa; HH5eko ikasleentzako Bazen behin clown egongo da. Honakoak izango dira hurrengo saioak: Lupe Lekuona, Apika, eta Oihana Etxegibel, HH4ko, LH1eko eta LH2ko ikasleei zuzenduta, hurrenez hurren.