Iturriko uraren kalitatea ona dela baieztatu du udalak
ONDARROA // Ondarroako Udalak baieztatu duenez, iturriko uraren kalitatea ona dela ziurtatu dute azken hilabeteetan egin diren analisiek. Hainbat herritarrek edateko uraren zaporearen inguruan kezkak agertu dituztela kontuan hartuta, analisiak kontrola...
ONDARROA // Ondarroako Udalak baieztatu duenez, iturriko uraren kalitatea ona dela ziurtatu dute azken hilabeteetan egin diren analisiek. Hainbat herritarrek edateko uraren zaporearen inguruan kezkak agertu dituztela kontuan hartuta, analisiak kontrolatzea erabaki du udalak. «Iturriko uraren kalitateaz kezkatuta agertu dira herritar batzuk, eta udalak kezka hori ikusita, azken hilabeteotako analisiak behatu ditu. Kalitatea ona dela ziurtatu dute».