Martitzenean amaituko da Errigoraren kanpainako eskaerak egiteko epea
Bi eskualdeetan eskaerak egiteko hogei gune baino gehiago daude. Auzolanari esker, duela hamarkada batzuk ametsak zirenak gaur egun errealitate bihurtu direla diote ErrigorakoekNafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka lelopean, abian da Zazpiak Bat harre...
Bi eskualdeetan eskaerak egiteko hogei gune baino gehiago daude. Auzolanari esker, duela hamarkada batzuk ametsak zirenak gaur egun errealitate bihurtu direla diote Errigorakoek
Nafar Hegoaldeko uzta, euskarari puzka lelopean, abian da Zazpiak Bat harreman sareak, Sortzenek, AEK-k, Ikastolen Elkarteak eta Errigorak elkarlanean egiten duten udazkeneko kanpaina. Herritarrek martitzenera arte egin ahal dituzte eskaerak, ohiko lekuetan. Aurten, gainera, hogei ekoizleren produktuak biltzen dituzten bi saski daude aukeran: beltza eta zuria.Errigorak aurreratu duenez, saskiaren salneurriaren %25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
Euskal Herria eta elkarlana oinarri hartuta, Nafarroa hegoaldea euskara ofiziala ez den eremuan eragitea du helburu Errigorak. Eremu horretakoak pro- pio diren produktuak Euskal Herriko plazetan kokatuz, euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea bilatzen du ekimenak.
Helburuak betetzen
Norabide horretan, egunetik egunera gero eta zabalagoa den lagunarte batek ematen dio gorputza ekimenari. Horren adierazle dira, hain zuzen ere, auzolanean aritzen direnak; urtetik urtera taldea handitzen doa. «Orain hamarkada batzuk amets ziren haiek errealitatea dira gaur egun. Eta hori guztia ez da magia kontua, auzolanean ekarpena egiten dutenei esker baino».
Dena dela, asko kostata erditutako proiektuek aurrera egin ahal izateko oraindik ere laguntza falta dutela diote. «Haur zein helduen euskalduntzeak aurrera egin dezan, ezinbestekoa da elkartasunaren bultzada. Heldu zaigu, beraz, berriro amesteko ordua. Euskararen beharrizanetatik izan beharretara jauzi egitekoa».
Aurreko kanpaina
Helburu horiekin guztiekin, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko herritarren etxeetako ateak jo ditu, beste behin ere, Errigorak. Izan ere, orain arte egindako kanpainetan emaitza onak lortu izan dira bi eskualdeetan.
Aurten, otsailaren 19tik martxoaren 2ra egindako Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura olioaren kanpainan, esate baterako, Lea Artibain eta Mutrikun 250 bat lagunek parte hartu zuten guztira, eta 750 olio bidoi eskatu zituzten. Busturialdean, ostera, 400 bat lagunek parte hartu zuten, eta 1.071 bidoi eskatu zituzten.