Martitzenean egingo da Guraso Eskolaren bigarren saioa
ONDARROA // Ondarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez, Guraso eskolaren bigarren saioa azaroaren 8an egingo da, 17:30ean, Etxelilan. Nerea Mendizabal psikopedagogoak gidatuta, Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa izango da hurren...
ONDARROA // Ondarroako udal ordezkariek jakitera eman dutenez, Guraso eskolaren bigarren saioa azaroaren 8an egingo da, 17:30ean, Etxelilan. Nerea Mendizabal psikopedagogoak gidatuta, Errespetuzko komunikazioa: bizitzarako komunikazioa izango da hurrengo landuko den gaia. Bi orduko saioan, zelako harremanak nahi dituzten aztertuko dute parte hartzaileek. «Jartzen ditugun jokaerak helburu honetara eramaten gaituzten edo ez aztertuko da».