Eskolapeko Limoneroetan bildu dira ume, gazte zein nagusiak gaur [azaroak 5], 11:30ak orduko, Katu Baltz Eguna ospatzeko gogotsu. Hamaiketako goxoa jan, eta umeei aurpegiak margotu dizkiete. Euskal Mitologiari keinu egiten dion jaiegunean ez da katu beltzik eta sorginik falta izan. Pregoia irakurri eta bolanderak botata, kalejiran atera dira 12:00ak bueltan, Itxaropena Txistulari taldearen doinuei jarraituz.
Independentzia plazarainoko kalejira egin dute, euripean, baina umoretsu. Bidean, Ziarreta jostailu eta jantzi dendaren aurrean egin dute geldialdia. Txistulariek Zorionak zuri eskaini bitartean, Erakusleiho Onenaren Saria eman diote Pili Erkiagari. “Pozik” hartu du bigarren urtez jarraian oroigarria.
Itxaropena Txistulari Taldeagaz kalejira egin dute Eskolapetik plazaraino
Plazara helduta, txistuaren doinupean amaitu dituzte goizeko ekintzak. Izan ere, eguerdirako iragarrita zeuden gainerako ekintzak bertan behera utzi behar izan dituzte, etenik bariko euriagatik.
Katu Baltz Eguneko ekintzek ipuin kontalariagaz jarraitu dute arratsaldean, Ikusgarri Zineman: Garrapatea Elkartearen Katu Beltzaren Bluesa.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.