Lea-Artibaiko gimnastikalariak azaroaren 9tik 13ra ospatuko den Oinarrizko Espainiako Txapelketan parte hartuko dute Valladoliden (Espainia). Lea-Artibaiko gimnastikalariak Eibarko Ipurua taldeagaz ariko dira.
Lea-Artibaiko parte hartzaileei dagokienez, Espainiako txapelketan aritzeko sailkatutakoak ondokoak dira:
Enara Bilbao eta Lur Aranburu ondarrutarrak, eta
Alaitz Aranbarri markina-xemeindarra. Eta hirurak Ipurua taldeko oinarrizko mailako gainerako gimnastikalariekin ariko dira. Bilbaok eta Aranburuk taldeka parte hartuko dute txapelketan, barikuan [azaroak 11] eta Aranbarrik bakarkako saioa egingo du, eguenean [azaroak 10].
Alaitz Aranbarri gimnastikalari markina-xemeindarra
Lorpenak. Ikasturtea hasi denetik hainbat txapelketa jokatu dira, eta horietan hainbat lorpen eduki dituzte Ipuruako gimnastikalariek. Joan den asteburuan, esaterako, Bermeon jokatu den Xixili txapelketan Aranbarrik lehenengo postua lortu du lurraldeko mailan; Euskadiko mailan bigarren geratu da.
Taldekako lorpenei dagokienez, Euskadiko Txapelketan lehenengo postua lortu du Ipuruak lurraldeka. Euskadik mailan, ostera, bigarren geratu da talde eibartarra. Iruñako txapelketan, ostera, lehenengo postua lortu zuten eta hirugarrena Euskalgym txapelketan.
Enara Bilbao eta Lur Aranburu Ipurua taldeko gimnastikalariak
Entrenamenduak. Ipurua taldeko partaideek astean lau aldiz entrenatzen dutela jakitera eman dute. “Aste barruan hiru orduko saioak egiten dituzte, eta zapatuetan bost ordukoa”.
Ipurua taldeko oinarrizko mailako gimnastikalariak
Ipurua taldeko gimnastikalariak, txapelketa baten parte hartzen.
Lur Aranburu eta Enara Bilbao ondarrutarrak.