Taldeak lehenengo diskoko Aldapan gora abestiaren bideoklipa Mutrikun eta Itziarren grabatu du.
Huntza. Huntza 2014an Bilboko kaleetan sortutako musika taldea da. Unibertsitate giroan elkartutako sei gaztek osatzen dute eta beraien helburua sortzen duten musika Euskal Herri osora zabaltzea da. Taldea bilbon sortu bazen ere, taldekide guztiak dira gipuzkoarrak.
Taldearen lehen agerpena martxoaren 8an izan zen, Harro gaude kantua plazaratuz. Abesti horretan, oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omentzen dira. Orain, Usurbilgo Higain estudioan euren lehenengo lana grabatu dute eta hori Durangoko Azokan aurkeztuko dute.
Taldekideak:
Josune Arakistain Salas (Lastur): ahotsa eta trikitia. Ibilbide oparoa izan du trikitiaren munduan, 2013 eta 2014ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelketak irabazteaz gain, plazarik plaza ibili izan da urte askoan.
Uxue Amonarriz Zubiondo (Hernani): pandero jolea eta ahotsa. Txikitatik trikitiarekin harremana izan du.
Aitor Huizi (Hernani): biolin jolea. Herri musikak betidanik erakarri izan du, hainbat dantza talde zein herri musikaren inguruko taldeetako partaide da.
Aitzol Eskisabel Ruiz (Ataun): gitarra eta baxua. Indarra taldean ibilitakoa.
Inhar Eskisabel Ruiz (Ataun): gitarra eta baxua. Indarra taldean ibilitakoa.
Peru Altube Kazalis (Arrasate): bateria. Garraxi taldean eman zituen lehen pausoak, eta orain Huntza eta The Potes taldeetan dihardu.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.