Markina-Xemeingo Udalak
segurtasunerako hesi metalikoak jarri ditu Goierri auzoan, Santutxura igoeran. Lauzirika eta Axola baserrien artean dagoen bidegurutzean, Aldaieta baserriaren ingurutik Garbigunera artean, eta Satzu baserrirako bidegurutzearen eta Arrate baserriaren artean jarri dituzte hesi berriak. Tarte horretako zati bat, gainera, auzokoek beregain hartu dutela jakitera eman du udalak.
Segurtasunerako hesi metalikoak jartzeak
15.000 euroko kostua izan du.
Goierri auzoan jarri duten hesietako bat. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala