AEK-k antolatuta, 2017ko
martxoaren 30ean Otxandion (Bizkaia) hasi eta
apirilaren 9an Iruñean (Nafarroa) amaituko da. AEK-k gaur [azaroak 9] egin du aurkezpena, Donostiako San Telomo museoan. Korrikaren leloa ere esan dute:
Batzuk. “
Bat eta
zuk hitzen arteko jolasa da, herritarrak euskarara gonbidatzeko”. Hitzen batura horrekin hizkuntza, kultura eta mundu batzuk irudikatu nahi dituztela azaldu dute arduradunek. Halaber,
omenduak 1980. urtean Korrika sortu zutenak izango direla esan dute.
Lehendabiziko Korrika-k, ‘Zuk ere esan bai euskarari’ leloa eduki zuen, eta Oñatiko Unibertsitatetik abiatu eta Bilbon amaitu zen
Aurkezpena San Telmo museoan egin izana ez da kasualitatea. Izan ere, bertan dago Korrikaren jatorrizko lekukoa, Remigio Mendiburuk sortutakoa. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondo Korrikaren arduradunak gidatu dute ekitaldia, eta bertan zeuden AEKren Artezkaritza Kontseiluko kideak ere. Mugikak esan du aurreko Korrika amaitu zenetik euskaraz bizitzeko hautua irmoago dagoela euskal gizartean. “Euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da helduen espazioek ere euskaraz funtzionatzea. Horretan datza AEKren urteotako zeregin nagusia”. Dena dela, oraindik ere euskaltegiei zuzendutako baliabideak ez direla nahikoak salatu du Mugikak.
Lehenengo korrika. Korrikaren sortzaileak omentzeari dagokionez, Korrika euskalgintzaren, euskal kulturaren eta euskararen erreferentzia bihurtu dela esan du Amondok. Lehendabiziko Korrika-k,
Zuk ere esan bai euskarari leloa eduki zuen, eta Oñatiko Unibertsitatetik abiatu eta Bilbon amaitu zen. Parte hartu zutenen artean zeuden Joxemiel Barandiaran (90 urte) eta Telesforo Monzon, Jon Castañares eta Francisco Letamendia politiko abertzaleak ere.