Istripua gertatu da gaur [azaroak 9], 08:30ak aldera
BI-633 errepidean, Berriatuan. Citroen Berlingo bat irauli eta errepide erdian geratu da. Ondorioz, autoan zihoan 56 urteko emakumea Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Momentu batez, garabiak autoa baztertu bitartean, errepideko
bi errailak itxita geratu dira, eta auto ilarak egin dira bi norabideetan, bai Ondarroarantz zein Markina-Xemeinerantz.
09:25ak aldera errepidea zabaldu eta zirkulazioa lehengoratuta gelditu da.
Auto ilarak, Berriatuan.