Kontratazioak egiteko diru laguntzetara aurkezteko epea, amaitzear
Lea-Artibai eskualdeko enpresek diru laguntzak edukiko dituzte kontratazioak egiteko. Guztira zazpi kontratu diruz lagunduko dituzte Lanbideren Tokiko Ekintzak programaren bidez. Eskabideak egiteko aukera, baina, barikuan [azaroak 9] amaitzen da.
Leartibai Garapen Agentziak jakitera eman duenez, jardunaldi osoko sei kontratu eta jardunaldi erdiko bat dira diruz lagunduko dituztenak. Horretarako 37.435,44 euroko diru poltsa daukate. «Jardunaldi osoko kontratuetarako gehienez 6.000 euroko laguntza egongo da eta jardunaldi erdiko kontrataziorako diru kopurua horren proportzionala izango da», zehaztu dute.
Baldintzak. Diru laguntza eskatu ahal izateko baldintza batzuk bete beharko dituzte enpresek. Alde batetik, enpresa zein kontratatutako pertsona eskualdekoak izan behar dira eta bestetik, 2016an egindako kontratua izan behar da eta enpresarentzat langile kopuru garbian igoera izan behar du.
Horrez gain, gutxienez 6 hilabeteko iraupeneko kontratuak izatea eskatzen dute, eta kontratatuak Lanbiden izena emanda egon behar dira.
Diru laguntza eskatzeko orria Leartibai Garapen Agentziaren web orrialdean dago eskura: www.leartibai.com.