Antzerkiaz Blai jardunaldia domekan [azaroak 13] hasiko da Mutrikun. Eta abenduaren 3ra arte, adin tarte guztietako herritarrei zuzendutako askotariko antzerki saioak eskainiko dira. Besteak beste, antzezlanek maitasuna eta gorrotoa, musika, liburuzaletasuna eta historia jorratuko dituzte.
Emanaldi guztiak Zabiel kultur etxean izango dira. Eta beste behin ere, Mutrikuko Goizeko Izarra antzerki taldeak bere lekua edukiko du ekimenean. Herritarrek herritarrentzako prestatutako saio hori azaroaren 27an izango da, eta taularatuko duten obra
Gerra zibila Mutrikun izango da.
Domekako ikuskizuna kenduta, gainontzekoak doan izango direla jakitera eman du Mutrikuko Udalak.
Akelarre taldeak itxiko du aurtengo jardunaldia. Eta horretan, hain zuzen ere, bost antzezlan txiki eskainiko dituzte. Akelarrek, gainera, bi saio eskainiko ditu: ikastetxeei zuzendutakoa eta herritar guztiei zuzendutakoa. Bost antzezlan horien artean daude
Panpinen denda,
Ordenagailu ordenatua eta
Modeloak beti dira berdinak obrak.
Osagarri horiekin guztiekin, beraz, Mutriku eta mutrikuarrak antzerki munduan murgilduko dira, beste urte batez.
Egitaraua:
- Azaroak 13: Bi izarren kalenturak. 19:00etan. Sarrera: 5 euro. Aktoreak: IƱake Irastorza eta Ane Gabarain. Taldea: Txalo produkzioak.
- Azaroak 18: Putinen guardasola. 22:00etan. Sarrera doan. Aktoreak: Ramon Agirre eta Inazio Tolosa. Taldea: Xentimorik gabe.
- Azaroak 20: Ganbaran. 18:00etan. Sarrera doan. 3 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta. Taldea: Ameztu produkzioak.
- Azaroak 27: Gerra zibila Mutrikun. 19:00etan. Sarrera doan. 14 urtetik gorako herritarrei zuzenduta. Aktoreak: Goizeko Izarra antzerki taldeko kideak. Sinopsia: 1936an gerra Mutrikura nola iritsi zen, gerra eta gerraren ostea mutrikuarrek nola bizi izan zuten, alde bateko zein bestekoek jasan zuten eragina, militarrak herrian, atxiloketak, herritik kanpora bidalitakoak… jorratzen ditu obrak.
- Abenduak 1: Akelarre antzerki taldea. Ikastetxeentzako saio berezia. 10:00etan. Akelarre antzerki taldearen bost antzezlan ikusi ahalko dituzte Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleek.
- Abenduak 3: Akelarre antzerki taldea. Herritar guztiei zuzendutako saio irekia, 18:00etan. Sarrera doan. Akelarre osatzen duten antzerki taldeek bost antzezlan taularatuko dituzte.