50 urtetik gorakoentzat sexualitate tailerra emango dute Mendexan
Mendexako udaleko Berdintasun Batzordeak eta Goi Alde 3. Adina Elkarteak elkarlanean antolatuta, 50 urte eta gero ere, gure gorputza maitatuz izeneko tailerra egingo dute datorren astelehenean (hilak 14) udaletxean.
Batik bat klimaterioaren eta menopausiaren fasea pasatu duten eta sexualitatearen kontzeptuaren inguruan birpentsatu nahi duten emakumeei zuzendutako sexualitate tailerra da, eta GEHILAN 2000 enpresako kideek gidatuko dute saioa.
17:00etan hasi, eta 19:00ak arte emakumeen autoestimua sustatuko dute ekintza dinamiko, praktiko eta aktiboen bidez.
Halaber, helburu zehatzak ere baditu tailerrak, besteak beste, gorputza plazerrerako duen gaitasunagatik baloratzea eta ez estetikagatik, eta emakume kontzeptua ugalketatik eta zaintza roletik kanpo sortzea.