Salgai daude Mutrikuko Jauja Eskubaloi taldearen bazkarirako txartelak
Mutrikuko Jauja Eskubaloi taldearen 30. urteurrenaren harira egingo diren ekimenen artean, herri bazkaria antolatu dute abenduaren 3rako. Eta taldeak adierazi duenez, bazkarirako txartelak salgai ipiniko dituzte asteburuan, 25 euroren truke.
Nabarmendu dutenez, asteburu honetan izango da txartelak lortzeko azken aukera. “Bazkaltzeko lekua antolatu aldera, zerrendak itxi egingo ditugu”. Txartel salmentari dagokionez, horiek bihar [azaroak 11], 18:30etik 20:00etara eta etzi [azaroak 12] 12:30etik 14:00etara erosi ahal izango dira, Beheko Plazan ipiniko duten mahaian.
Txartelak eskuratzeko aukeraz gain, urteurrenera begira atera duten materiala ere salgai egongo da. Nahi duten herritarrek urteurreneko kirol jertseak eta kamisetak eskuratzeko aukera izango dute.