Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoko arduradunek jakitera eman dutenez,
hamazazpi lan aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiaren ustez, horien artean Montesena izan da onena. Beraz,
2017ko egutegiko irudia izango da Montesek aurkeztutakoa. Horrez gain,
500 euroko saria ere jasoko du egileak.
Aurkeztutako lanak askotarikoak izan direla jakitera eman dute: eskuz egindako marrazkiak, muntaiak, argazkiak… “Lanen kalitatea ere azpimarratzekoa izan da; lehiaketara aurkeztutako
lan gehienak oso onak izan dira”, diote Mankomunazgoko ordezkariek.

Martin Montes Gogeaskoetxearen irudia. lehiaketa irabazlea