Altsasuko bi guardia zibilen aurkako erasoekin lotuta, gaur [azaroak 14] goizean zortzi euskal gazte atxilotu ditu Guardia Zibilak. “Terrorismoa egotzita”, hain zuzen ere, egin dituzte atxiloketak Ordizian (Gipuzkoa), Iruñean (Nafarroa), Gasteizen eta Agurainen (Araba), Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz.
Eta operazio poliziala salatzeko elkarretaratzea egin dute iluntzean, Mutrikuko Goiko Plazan,
Atxilotuak askatu! lelopean. Bertan batu diren herritarrek atxilotuak berehala askatzeko eskatu dute ordu erdi iraun duen protesta isilean.

Mutrikun gaur iluntzean egindako elkarretaratzea