Oraindik beraien etxebizitzetara bueltatu ezin duten herritarrek ordaindu beharreko
Alokabideren kostua bere gain hartzea erabaki du
Ondarroako Udalak, abendutik aurrera.
Lehenengo sei hilabeteetan Alokabidek ez die alokairurik kobratu etxetik kanpo dauden San Inazioko bizilagunei, baina epe horren ostean, kobratzeko asmoa azaldu du. Egoera aztertu ostean, udalak kaltetuen alokairuaren kostua bere gain hartzea erabaki du. “Familia bakoitzak nahikoa dauka etxetik kanpo egotearekin, gainera, alokairu baten kostuari ere aurre egiteko”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkateak.
Udalak, horrenbestez, San Inazioko kaltetuen alokairua ordaintzeko akordioa sinatu du Alokabiderekin, bizilagunak beraien etxeetara bueltatzeko aukera izan arte. Udalak, bestalde, beraien etxeetatik kanpo jarraitzen duten familien bizilagunekin asteroko batzarrak egiten jarraituko du, egoeraren berri emateko.
[ALBISTE HONEGAZ LOTUTA] Atal berezia: Ondarroako lur jausia