San Blas elkartetik Lodosara joango dira hilaren 24ean
Aulestiko Hirugarren Adinekoen eta Pentsiodunen elkarteak antolatutako txangora joateko aurretik izena behar da. Hilaren 21a aurretik eman behar da izena, telefono zenbaki hauetako batera deituta: 94-627 92 02 (Gloria) edo 94-627 91 82 (Nati).
Hilaren 24ean 08:30ean irtengo dira Torrezelaitik. Lodosara heltzean, hamaiketakoa jango dute, eta ondoren, piperraren manufaktura bertatik bertara ezagutuko dute.
Horren ostean, bazkaldu aurretik, bodega bat bisitatzera joango dira. Bazkalostean, berriz, dantzan eta bingoan aritzeko aukera izango dute nahi dutenek.