Markina-Xemeingo Udalak hobekuntzak egiten jarraituko du Xemeingo udaletxe zaharrean
Eraikinaren egoera ikusita eraikinean bertan eta bere inguruan hainbat obra egiteko erabakia hartu zuten, eta lehenengo aldian teilatua konpondu, eraikinaren barrua hustu eta inguruko txabola eta eraikinak bota dituzte.
Horrez gain, eraikinaren aurreko plaza eta probalekua ere konpondu dituzte, eta aldi berean saneamendu sarea eraberritu dute.
Igogailua jarri eta leihoak berriztu nahi dituzte orain. «Apurka-apurka hobekuntzak egiten joan nahi dugu, eta posible bada erabilera bat ematea izango litzateke asmoa», azaldu du Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkateak.
Eraikinaren erabilera era zehaztu egin beharko litzatekeela dio. «Kulturari lotutako gunea izan daiteke», aitatu du.