Done Jakue Bideko erromesek Markina-Xemeingo aterpetxean utzitako borondatea Gizarte Zerbitzueen esku utzi dute gaur goizean [azaroak 17], Bizkairako Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaile Elkarteko presidenteak eta idazkariak.
Juanjo Mateu Manerok eta
Jesus Angel Bilbao Zugazagak 10.000 euro eman dizkieten
Amaia Zabaleta Zelaia eta
Maitane Mardaras Perez Lea-Artibai Amankomunazgoko gizarte laguntzaileei.
Juanjo Txurruka Txurruka Markina-Xemeingo alkateak ere hartu zuen parte borondatearen eskualdaketan.
Maitane Mardaras Perez, Juanjo Mateu Manero, Juanjo Txurruka Txurruka eta Amaia Zabaleta Zelaia gaur goizeko ekitaldian.
Iaz batu zuten borondatea ere, gizarte zerbitzuen esku utzi zuten. Aurten baina, Done Jakue Bidea egiten duten erromesen gorakadaren ondorioz, 4.000 euro gehiago izan dira Lea-Artibaiko Gizarte Zerbitzuetara eraman dituztenak.
Apirilaren 1ean zabaldu ditu ateak, aurten, Karmeldarren komentuan egoten den Done Jakue Bideko erromesentzako aterpetxeak, eta
urriaren 16ra arte egon da zabalik. Bizkairako Done Jakue Bidearen Borondatezko Zaintzaileen Elkarteak emandako datuen arabera, denbora tarte horretan,
6.572 erromes igaro dira bertatik, 2.964 emakume eta 3.608 gizonezko.
2014an, esate baterako, 3.956 erromes egon ziren guztira (1.174 emakume eta 2.182 gizonezko); 2015 urtean 5.290 erromesek egin zuten geldialdia Karmeldarren komentuko aterpetxean (2.363 emakumek eta 2.927 gizonezkok).